Maiatzean, beste bi estreinaldi euskaraz zinema aretoetan

Maiatzean, beste bi estreinaldi euskaraz zinema aretoetan

2017 Apirila 21

'Ardiak eta otsoak', 5ean, eta 'Richard zikoina', 12an

Zinema Euskaraz programari esker, maiatzeko lehenengo bi asteburuetan euskarazko beste bi film iritsiko dira zinema aretoetara. Aurrez iragarri genuen bezala, maiatzaren 5ean Ardiak eta otsoak film errusiarra ikusteko aukera izango da.

Astebete beranduago, berriz, maiatzaren 12an, Richard zikoina, Alemania, Begika, Luxenburgo eta Norvegia arteko koprodukzioa.

Biak ala biak animaziozko filmak dira, abenturazkoak. Eta izenburuetan ikus daitekeen bezala, animaliak dira protagonista.

Momentuz, ezin dugu aurreratu zein zinema aretoetan estreinatuko diren, baina laster emango dugu horren berri. Adi egon!