Loreak, Oscarretan lehiatzeko hautagai

Loreak, Oscarretan lehiatzeko hautagai

2015 Iraila 08

Hiru aste barru, irailaren 29an, iragarriko dute hiru film horietako zeinek parte hartuko duen Oscar Sarietan

Espainiako Zinema Akademiak Oscarretara, atzerriko film onenaren sailerako, Loreak filma aurkeztu du hautagaietako bat bezala. Gaur eman ditu hiru film hautagaien izenak, eta Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren pelikularekin lehiatuko dira Magical Girl eta Felices 140.

Hiru aste barru, irailaren 29an, iragarriko dute hiru film horietako zeinek parte hartuko duen Oscar Sarietan.