Emanaldiak larunbat arratsaldeetarako daude aurrez ikusita Gezala Auditoriumean hiru astetik behin. Larunbat batzuetan filme bakarra emango da eta beste batzuetan aldiz bi saio egongo dira adin ezberdinetako ikusleak erakartzeari begira.
Programa honen helburua gazteen eta haurren artean euskararen erabilera sustatzea da, eta aldi berean, euskarazko aisialdia bultzatzea. Jarduera doakoa izango da eta herriko ikastetxeetan iragarriko da, Udaletxeko Euskara eta Kultura saileko karteldegian eta elkarteko Facebookeko orrialdean.
Gozatu ahal izango den filmen artean, nazioarteko arrakasta-zerrenda luzea dago: Axel Heroi Txikia; Zikoinak; Paperezko Hegazkinak; Printze Txikia; A zer nolako heroiak; Kings of Summer; Iparraldeko Norman; Laban mamu txikia; Zipi-Zape eta Kapitainaren irla; Koko, dragoi txikia; Pixkanaka-pixkanaka; Pan, sekula betirako bidaia eta Marko Makako.
Jarduera Zineuskadiko bulegoak koordinatutako Zinema Euskaraz programaren laguntzari esker gauzatzen da eta Lezoko Udaleko Euskara eta Kultura Sailaren lankidetza du.
