Lekeitioko 37. Zine Bilera

Lekeitioko 37. Zine Bilera

2014 Urria 31

Euskara hutsez egiten den Euskal Zine Bilera azaroaren 23tik 29ra ospatuko da Lekeition

59 film aurkeztu dira Lekeitioko 37. Euskal Zine Bilerara eta horietatik 48 hautatu ditu hautespen batzordeak; 30 lan amateur eta 18 lan profesional. 24 lan bizkaitar izango dira lehian, 17 gipuzkoar, 3 arabar, 2 lapurtar eta bana Nafarroa Garaia eta Beheretik.

 

Euskal Zine Bilerak betiko bi helburuei eutsiko die: alde batetik, euskarazko lan amateurrak saritu eta horiei bidea egiten lagundu, eta bestetik, euskarazko zinemagintza profesionalaren bilgune izan. Horretarako, lehiaketak, beti legez, bi kategoria izango ditu: profesionalena eta amateurrena.Aurten gainera, euskal zinemagintzaren topaleku izatea nahi dute jaialdia, eta horretarako azaroaren 29an jardunaldi eguna izango da. 

 

Kategoria bakoitzean, Zuzendaritza, Ekoizpena, Gidoia eta Argazkia sarituko dira. Profesionalen sailean, arlo bakoitzeko 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra dira sariak, eta amateurrenean, berriz, 1.000 euro eta Zilarrezko Antzarra. Epaimahaiak euskal zinemagintzarekin harremandutako profesional ezberdinak biltzen ditu: Juan Bautista Berasategi, Edurne Gonzalez, Ramon Agirre, Mikel Losada eta Kontxa Elortza.

 

37. Euskal Zine Bilera spot-a from Euskal Zine Bilera on Vimeo.