Lau film berri euskaraz gozatzeko aukera

Lau film berri euskaraz gozatzeko aukera

2016 Uztaila 12

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programak lau film berri euskaratuko ditu, areto eta zirkuitu alternatiboetan merkataritzako estreinaldiak euskaraz bultzatzeko

Balorazio-batzordearen 2016ko ekainaren 30eko ebazpenaren arabera, ondorengo lau filmak bikoiztuko dira euskarara: Mustang (Frantzia/Turkia), El Principito (Frantzia), Cigüeñas (AEB) eta Ballerina (Frantzia). Lehenengo hirurak 2016an estreinatuko dira eta azkena, berriz, 2017an.

El Principito, Cigüeñas eta Ballerina animazio generokoak dira; Mustang, aldiz, fikziozkoa. Azken hau, publiko gazte eta helduari zuzendua dago, gainerakoak haur eta familiei.

Zinema Euskaraz egitasmoak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatuko dituen, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabiliko duen, zein aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen film sorta jartzea du helburu.