IBAIAk, Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren, EGEDAren, Donostiako Sustapenaren, FAPAEren eta Zineuskadiren babesarekin jardunaldia antolatu du otsailaren 24an Donostiako Tabakaleran.
Jardunaldian honako gaiak aztertu eta jorratuko dira: zinemarako laguntzen eredu berria; foru-araudian produkzio zinematografikoetan egindako inbertsioengatiko zerga-kenkarietan aurreikusitako aldaketak; Euskadiko sistema egokitzeko dauden premiak eta sistema optimizatu eta indartzeko eta segurtasun juridikoa emateko eginbeharrekoak.
Jardunaldian, besteak beste, Joxe Portela IBAIAko lehendakariak, Mabel Klimt FAPAEko idazkari nagusiak eta Iñigo Garmendia NORGESTION enpresako bazkideak hartuko dute parte. Ikus loturan programazioa.
Arestian aipatu bezala otsailaren 24an, asteazkena, izango da Tabakalerako Z aretoan, 9:40ean hasita. Parte-hartzea doakoa da, baina plaza mugatuak daude eta bertaratu nahi dutenek izena eman beharko dute honako formularioa betez.