Juanba Berasategik zuzendutako azken filma, "Nur eta herensugearen tenplua", ostiralean estreinatuko da

Juanba Berasategik zuzendutako azken filma, "Nur eta herensugearen tenplua", ostiralean estreinatuko da

2017 Maiatza 22

Toti Martinez de Lezea idazlearen eleberri batean oinarrituta dago lana

Juanba Berasategi Euskal Herrian animazioaren aitzindaria duela hilabete zendu zen gaixotasun baten ondorioz, eta eginda utzi zuen bere azken filma, “Nur eta herensugearen tenplua”, datorren ostiralean, ekainak 2, estreinatuko da. animaziozko euskarazko filma. Berasategik 1985ean sortu zuen animazioko lehen film luzea, Kalabaza Tripontzia. Aurrez ez zen halako pelikularik egin, ez euskaraz eta ez gazteleraz, eta zinema-zuzendari pasaitarrak euskararen aldeko hautua egin zuen. Duela bi urte, berriz, Toti Martinez de Lezea idazlearen Nur ipuin bilduma arrakastatsuaren ale bat aukeratu eta pantailaratzeko erronka hartu zuen. Martinez de Lezea idazlearen eleberrian oinarritua, Nur neskatxaren istorioaren berri emango du pelikulak. Gurasoekin Txinara joan eta jolas-parke erraldoia batean lagun baten urtebetetzea ospatzen ari diren bitartean, egun horretako protagonista desagertuko da. Haren bila labirinto batean murgildu dira, eta handik ateratzeko, asmakizun guztiak ebatzi beharko dituzte.