'Irrits' filmaren errodaje bukaera

'Irrits' filmaren errodaje bukaera

2021 Iraila 04

Bukatu da Maider Oleagak (Bilbo, 1976) idatzi eta zuzendu duen IRRITS film laburraren errodajea. Izaro Nieto eta Angela Echaniz ditu protagonista, eta Xabier Elizalde eta Erika Olaizolak osatzen dute aktore taldea. GALAPAN (Ander Barinaga-Rementeria, Iñigo Zubero), SUMENDI (Ander Sagardoy, Eneko Sagardoy) eta Maider Oleagaren ekoizpena da. Eusko Jaurlaritzaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Euskara hutsean filmatu da Arabako hainbat tokitan, Zuhatzako Irlan kasu. Azpimarratzekoa da, arlo teknikoan, talde buruen %75 baino gehiago emakumeak izan direla.

Sinopsi laburra
Izaro eta Clarak hemezortzi urte dituzte eta udalekuetako begirale lanetan ari dira. Umeen begiradetatik kanpo daudenean ordea, haien arteko desirak azaleratuz joango dira, inoiz ahaztuko ez duten uda honetan.

Emakumeak talde buru
Lehenengo mailako lantaldean, emakumeen presentzia azpimarratzekoa izan da errodajean. Departamentu buru emakumeak izan dira %75etik gora. Lanean aritu dira, besteak beste: Lara Vilanova argazki zuzendaria, Loreto Agirre produkzio zuzendaria, Esther Villar makillaje eta ileapainketa burua, Kemen arte zuzendaria, Andrea Sáenz soinu burua, Xanti Salvador soinu diseinuan (Soinu Onenari Goya Saria La trinchera infinita filmagatik), Nerea Torrijos jantzi diseinuan (Jantzi Diseinu Onenari Goya Saria Akelarre filmagatik) eta Maialen Sarasua muntatzailea.

Maider Oleaga Donostiako Zinemaldian
IRRITSekin batera, hiru dira zuzendariak estreinatzeke dituen filmak. Urte honen bukaeran estreinatuko du KINKA film laburra, GALAPAN eta SUMENDI ekoiztetxeekin ekoitzia hau ere. Bestalde, Maider Oleagak idatzi eta zuzendu duen KUARTK VALLEY (Kubelik Films eta Pantalla Partida-k ekoitzia) dokumental luzea estreinatuko da aurtengo 69. Donostiako Zinemaldian, Zinemira Sailean