Irekita Donostia Zinemaldiako 63. ediziorako filmen onlineko izen-ematea

Irekita Donostia Zinemaldiako 63. ediziorako filmen onlineko izen-ematea

2015 Urtarrila 16

63. edizioko Donostia Zinemaldian parte hartu nahi duten filmek, lehen hautaketarako on lineko izen-emate epea jadanik irekita dute.

Izena ematen duten filma guztiak Zinemaldiko programazioa osatzen duten sail guztietarako, Zinema Eraikitzen eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketarako ezik, kontuan hartuak izango dira. Zinema Eraikitzen eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketek berezko deialdia izango dute maiatzean eta ekainean hurrenez hurren, beraz orain EZ dute izenik eman behar.

Lehen hautaketarako filma luzeen onarpena 2015ko uztailaren 16an amaituko da.

Parte hartzeko arauen inguruko informazio guztia, sail ezberdinetako arautegiak eta izen-emateko online formularioa Donostia Zinemaldiako webgunean eskuragarri daude: www.sansebastianfestival.com atarian.