Foroa 2016ko irailaren 20tik 22ra bitartean egingo da, Donostiako Zinemaldiaren esparruan, eta hiru ataletan garatuko da, proiektuaren kalitatea, aurkezpena eta finantzaketa optimizatzeko helburuarekin:
Pitching Tailerrak: hautatuak izan diren ekoizleek, tutoreen laguntzarekin, pitchingaren aurreko bi egunetan buru-belarri lan egingo dute beren proiektuen azalpena hobetzeko.
Pitching Jardunaldia: nazioarteko Commissioning Editoreen multzo azpimarragarri baten eta sektoreko hainbat profesionalen aurrean beren proiektuak azaltzeko aukera emango die produktoreei.
Bilera Indibidualizatuak: Commissioning Editoreen eta hautatutako proiektuen ordezkarien artean.
Ez galdu zure proiektua inskribatzeko aukera. Uztailaren 15ean amaituko da epea. (Kontsultatu egitarau osoa eta parte hartzeko baldintzak hemen).
Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa IBAIAk eta Donostiako Zinemaldiaren Industry Club ekimenak antolatutako jarduera da, eta ikus-entzunezkoen sektorea garatzeko apustua egiten duten euskal instituzio eta erakunde askoren lankidetza izan dute.