Igelen Erresuma,  euskarara bikoiztutako azken filma

Igelen Erresuma, euskarara bikoiztutako azken filma

2017 Apirila 03

Ostiralean estreinatuko da Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, datorren ostiralean, apirilak 7, Igelen Erresuma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den bosgarren pelikula da. Hain zuzen Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko zazpi zinema aretotan ikusteko aukera izango da.

Hauxe da zerrenda: Bilbo (Multis), Amorebieta-Etxano (Areto), Getxo (Zinema), Portugalete (Dock), Gasteiz (Florida), Errenteria (Niessen) eta Donostia (Antiguo Berri).

Bilboko Fides Norte eta Ordiziako Herri Antzokia zinema aretoetan, hurrenez hurren apirilaren 16an eta 23an ikusteko aukera izango da.

Vixok aurkeztutako Nelson Shinen ekoizpenak igelen erresumara eramango gaitu. Kontakizunak Igelen Erregearen eta bere alabaren istorioan barneratuko gaitu. Erregeak Igelolinpiar Jokoen garailea bere alabarekin ezkonduko dela iragarri ostean, printzesak ihes egitea erabakiko du eta Igelolinpiar Jokoak irabazteko prestatzen hasiko da.

Ardiak eta otsoak, maiatzean 2017. urtean Zinema Euskaraz programak estreinatuko duen seigarren pelikula eta estreinaldiaren data aurreratu daitezke. Ardiak eta otsoak izango da, maiatzaren 5ean.