Jérôme Vidal ekoizle frantziarra hasi da Euskal Herriko ekoiztetxeekin biltzen. Lehenengo bilerak haste honetan egin ditu, eta bertan izan dira Doxa producciones, Irusoin, Txintxua, Sr & Sra eta Kinoskopik ekoiztetxeak.
Bi orduko bilerak egin ditu ekoiztetxe bakoitzarekin. Bilera hauetan euren proiektuak nazioartekotzeko aholkularitza eskaintzen ari da Jérôme Vidal, eta partehartzaileek aditzera eman dutenez, “oso interesgarria” suertatzen ari da.
Datorren bilerak irailean izango dira.