Ostiralean egingo da euskarazko bertsioaren estreinaldia, eta asteburuan ikusteko aukera izango da
Aurreko astean iragarri genuen bezala, ostiralean, hilak 24, Harri Zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin 3-6 urte bitarteko neska-mutilentzako filma estreinatuko da, euskarazko bertsioan.
Bost zinema areto hauek baieztatu dute ostiraletik aurrera karteldegian izango dute bost istorio labur jasotzen dituen bilduma:
- Donostian, Principe (ostiralean eta asteburuan).
- Gasteizen, Florida (larunbatean eta igandean).
- Bilbon, Golem Alhóndiga (ostiralean eta asteburuan).
- Iruñean, Golem La Morea (ostiralean eta asteburuan).
