Zinemagile arabarrak "La casa de los otros" film luzean egindako lanagatik jaso du aitorpena
Gorka Gomez Andreu gasteiztarrak Spotlight Award saria eskuratu zuen pasa den larunbatean. Sariak Zinemagileen Ameriketako Elkarteak banatu ditu. Zinemagile arabarrak "La casa de los otros" film luzean egindako lanagatik jaso du aitorpena.
Hamarkada bat baino gehiago da Gomez Andreu argazkilaritzaren munduan aritzen dela soilik. 2007. urtean Kinoskopik Film Produktion sortu zuen. Gasteizen kokalekua duen korporazioa ikus-entzunezko euskal, espainia eta nazioarteko merkatuak konskitatzeko bidean da.