GIVE ME FIVE! Garapenerako MEDIA laguntzetan giltzarri diren 5 puntu nola lortu

GIVE ME FIVE! Garapenerako MEDIA laguntzetan giltzarri diren 5 puntu nola lortu

2014 Iraila 15

Aurten, EUROPA CREATIVA Programa abiaraztearekin batera, Europa Creativa MEDIS Desk Euskadi Bulegoak, Andaluziako, Catalunyako eta Espainiako Europa Creativa MEDIA bulegoekin lankidetzan, koprodukzio-jardunaldia antolatu du. Donostiako Zinemaldiaren barruan izango da jardunaldia irailaren 20an, larunbatean. Jardunaldiaren helburua Europako beste herrialde batzuekin koprodukzioa egin duten Espainiako ekoizleen esperientziak erakustea izango da. Horrez gain, Garapenerako MEDIA laguntzetarako hain beharrezkoak diren 5 puntu horiek nola lortu azaltzen saiatuko gara.

MEDIA, CULTURA eta MEDIA MUNDUS programen ondorengo egokia den Europa Creativa programa berria hurbilarazteaz gain, emaitzen azterketa egin, eta egungo garapen-ildoetan irizpide eta eskakizun berrien aurrean “big five” delakoen proposamen eta ondorioen inguruan eztabaidatuko dugu.

Andaluziako, Catalunyako, Espainiako eta Euskadiko MEDIA azpiprogrametako lau bulegoetako arduradunak elkartuko dira jardunaldian, eta honako hauen ekoizle eta koproduktoreak ere izango dira:

 

  • Gizonen itsasoa [La mar de los hombre] (Dokumentala)

Ekoizlea: Sara Sánchez - Azhar Media (Sevilla)

Koproduktorea: Sander Verdonk CTM Docs (Holanda)

MEDIA laguntza: 31/2012 MEDIA deialdia

 

  • The impossible suit (Fikzioa)

Ekoizlea: Miriam Porté – Distinto Films (Barcelona)

Koproduktorea: Bertrand Faivre (Frantzia)

MEDIA laguntza: EAC/S30/2013 

                               

  • Cafe Lovre (Dokumentala)

Ekoizlea: Arkaitz Basterra (Donostia)

Koproduktorea: Axman Production (Txekiar Errepublika)

MEDIA laguntza: 25/2010 MEDIA deialdia

 

  • Celda 211 (Ficción)

Ekoizlea: Pilar Benito de Morena Films (Madrid)

Koproduktorea: Franck Ribière de la Ferme (Francia)

MEDIA laguntza: MEDIA Slate Funding EAC/16/2006 deialdia

 

Egitaraua.

GARRANTZITSUA: INDUSTRY CLUBEKO 9. ARETORA SARTZEKO AKREDITAZIOA BEHAR DA.