Getxo Zinemak Proyecta Sarien Brontzezko Pantaila eskuratu du

Getxo Zinemak Proyecta Sarien Brontzezko Pantaila eskuratu du

2016 Ekaina 23

Espainiar estatuko areto onenaren kategorian hirugarren saria lortu dute

Areto enpresaren barne dagoen eta sei pantaila dituen Getxo Zinemak Brontzezko Pantaila eskuratu du Bartzelonan ospatu den Proyecta Sarien laugarren edizioan, sektore zinematografikoan lanean diharduten profesionalen lana aitortzen duten sarietan. Horrela, Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen partaide den Bizkaiko aretoak lorpen handia eskuratu du estatu mailan, Cornellako Cinemes Full eta Madrilgo Renoir Plaza España famatuen atzetik bakarrik geldituta.

Bizkaiko aretoaren bezeroek, programazioaren eta emandako zerbitzuaren kalitatea bozkatu dute, emaitza oso ona lortuta. Bestalde, saririk jaso ez badu ere Durangoko Gran Cinema Zugaza aretoa ere izendatuen artean izan da.

Proyecta Sariak Zinema marketinga saritzen duten Proyecta Sariak zinemagintzan garrantzitsuak diren profesionalei esker ona adierazteko sortu ziren. Zinema aretoen sektorea industriaren lehiakortasuna eta errentagarritasuna hobetzeko lanean diharduten profesional horien artean dago.

Proyecta Sariak Kataluniako Zinema eta Ikus-Entzunezko Goi Eskolak eta Working at Weekend agentziak antolatu dituzte, Movistar+-en, Eclair-Ymagis-en, Proyecson-CinemaNext-en, ComScore-ren, Tramacolor inprimategiaren eta Fotogramas aldizkariaren babesarekin.