Garapen fasean dauden luzemetrai proiektuak aurkezteko izen ematea zabalik

Garapen fasean dauden luzemetrai proiektuak aurkezteko izen ematea zabalik

2017 Maiatza 31

Euskadin egoitza duen ekoizle bat bazara eta zure proiektua garapen fasean edo errodatze prozesuan badago, jarraitu irakurtzen

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik - Zineuskadi, Donostia Zinemaldiarekin batera, nazioarteko bokazioa duten zinema-proiektuetarako aholkularitza saioak antolatu dituzte luzemetrai proiektuak garapen edota grabazio fasean dituzten ekoizleei zuzenduta. Proiektu honek, nazioartekotze eta bazkide zein finantziazio internazionalean bilaketan laguntzea du helburu. Hori lortzeko aholkularitza profesional pertsonalizatua izango da (feedback, ideiak, aholku praktikoak...).

Gehienez 6 proiektu aukeratuko dira ekimenean parte hartzeko (gazteleraz aurkeztu behar dira) eta aukeratuak Zinemaldian parte hartuko dute.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Sinopsia.
  • Aurkibidea.
  • Aurrekontua (gutxi gorabeherakoa).
  • Finantzazio plana.
  • Finantziazioaren egoera.
  • Lan-taldearen proposamen teknikoa eta artistikoa.
  • Ekoizlearen oharrak (Pelikula mota, erreferentzia zinematografikoak, koprodukzioa zein herrialdeekin egin nahi den, zein enpresekin…).
  • CV: enpresarena eta ekoizlearena.

(Aurkeztu beharreko dokumentazioarekin gehienez bi orrialdeko txostena ).

Aurrez aurreko bilerak irailean egingo dira (5etik 7ra), Zineuskadiko bulegoan (Andre Zigarrogileen Plaza, 3. solairua).

Parte hartu nahi izanez gero, formulazioa eta eskatutako dokumentazioa posta helbide honetara bidali info@europacreativaeuskadi.eu ekainaren 20a baino lehenago.