‘Gangster txikia’ filma asteburuan iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

‘Gangster txikia’ filma asteburuan iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

2026 Apirila 09

‘Gangster txikia’ filma asteburuan estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film holandarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun zazpigarren lana da. Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

Sinopsia

Rik Boskamp eta bere aita auzoko mutilen iseka eta abusuen biktima dira. Rikek nahiko luke bere aita pertsona indartsuagoa izatea, horrela inor ez litzatekeelako ausartuko beren kontra egitera.

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: ‘El mito de Maracuda’, ‘Fleak’ eta ‘Mortal kombat’, besteak beste.