EZAE datorren igandean ospatuko den European Art Cinema Day egunera batuko da

EZAE datorren igandean ospatuko den European Art Cinema Day egunera batuko da

2018 Urria 10

  • Arte eta Saiakerako Zinemen Elkarteen Nazioarteko Konfederazioak (CICAE) eta europar zinemaren zabalpena bultzatzen duen Europa Cinemas zine-aretoen sareak sustatutako ekimenarekin bat egin du Euskadiko zine-aretoen elkarteak

 

  • Europako 600 zinek ospatuko dute Arte Zinemaren Europako Eguna gure kontinenteko pelikulen proiekzioen eta deskontuen bitartez

 

  • EZAEko aretoek europar zinemaren ospakizunean parte hartuko dute karteldegian duten europar ekoizpen bati beherapena eginez

EZAE, Euskadiko zine-aretoen elkartea, European Art Cinema Day edo Arte Zinemaren Europako Egunaren hirugarren ediziora batuko da datorren igandean, urriaren 14an. Arte eta Saiakerako Zinemen Elkarteen Nazioarteko Konfederazioak (CICAE) eta europar zinemaren zabalpena bultzatzen duen Europa Cinemas zine-aretoen sareak sustatutako ekimenak gure kontinenteko zinema eta bertako zine-aretoen lana aintzat hartzen du, eta Europako 600 zine-aretoen elkarlanarekin jarri da martxan.

 

Modu horretan, euskal elkarteak egitasmoarekin bat egin nahi du EZAEren helburuekin bat egiten baitu zine-aretoen aberastasun kulturala defendatuz eta aretoek hiritar guztien topaleku gisa duten garrantzia azpimarratuz. EZAEko aretoek europar zinemaren ospakizunean parte hartuko dute karteldegian duten europar ekoizpen bati beherapena eginez.

 

Elkartea sortu zenetik, duela lau urte, EZAEk europar zinemaren aldeko apustua egin du Zineuskadiren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker burututako ‘Bidaiariak zinera!’ gisako deskontu kanpainen bitartez. Azken hiru urtetan abian jarri den egitasmo horrek europar ekoizpenen kontsumoa sustatzen zuen sarreren prezioan egindako bi euroko beherapenaren bidez.

 

Parte hartzen duten zineak

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako 65 zinema-areto batzen dituzten EZAEko 21 zine gehitu dira European Art Cinema Day egunaren ospakizunera. Konkretuki, parte-hartzaileen artean, Donostiako SADE enpresaren hiru zine daude: Principe, Trueba eta Antiguo Berri. Areto enpresaren hainbat zinemek ere parte hartuko dute: Durangoko Gran Cinema Zugaza, Eibarko Coliseo Antzokia, Getxo Zinemak, Muskizeko Meatzari aretoa, Galdakaoko Torrezabal aretoa, Mungiako Olalde Aretoa, Zalla Antzokia eta Zornotza Aretoa. Horiez gain, Hirutek enpresaren bost aretok ere bat egingo dute: Andoaingo Bastero kulturgunea, Zumarragako Zelai Arizti aretoa, Villabonako Gurea aretoa, Oñatiko zinea eta Lazkaoko Areria zinea. Halaber, Bilboko Golem Alhondiga eta Multicines, Laudio Top Zinema, Beasaingo Usurbe Antzokia eta Errenteriako Niessen Zinema ere izango dira egitasmoaren barne.

  

Komunikazioa – Comunicación
T. 943 22 45 30

www.infotres.com | info@ezae.eus