Eusko Jaurlaritzak eta Zineuskadik administrazio prozeduren behin-behineko epe berriak iragarri ditu

Eusko Jaurlaritzak eta Zineuskadik administrazio prozeduren behin-behineko epe berriak iragarri ditu

2020 Maiatza 01

  • Ikus-entzunezkoen proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzen epe-muga ekainaren 30erarte luzatu da.
  • Gidoien idazketarako laguntzen epea ekainaren 3rarte luzatu da.
  • Aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan euskarazko filmen merkataritzako estreinaldiak bultzatzeko ekimenak laguntzeko deialdia aurreratu da: apirilaren 29an zabalduko da eta ekainaren 9an itxi.
  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren merkatuetan, azoketan eta ekimen profesionaletan parte hartzeko ikus-entzunezkoen arloko profesionalentzako laguntza-deialdia zabalik dago: eskaerak aurkezteko epea ekainaren 12ra arte dago zabalik.

INFO+