Euskarazko estreinaldiak sustatzeko laguntza deialdia

Euskarazko estreinaldiak sustatzeko laguntza deialdia

2017 Ekaina 12

Laguntza deialdia jasotzeko eskaerak aurkezteko epea datorren uztailak 20 amaituko da.

Laguntza deialdia jasotzeko eskaerak aurkezteko epea datorren uztailak 20 amaituko da. Zineuskadik aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan euskarazko filmen merkataritzako estreinaldiak bultzatzeko ekimenak laguntzeko, Zinema Euskaraz programaren bigarren deialdia zabalik dago uztailaren 20ra arte. Deialdiaren helburua EAEko merkataritzako aretoetan euskarazko filmen eskaintza sustatzea da.

Laguntza ikus-entzunezko sektorearekin lotutako edozein enpresak, profesionalek edo elkartek jaso dezake. Ebazpena abuztuaren 8an jakinaraziko da beranduenez.

Sustapenerako eta publizitaterako laguntzak Bestalde, laster emango dira jakitera Fikziozko eta animaziozko film luzeak eta sorkuntzazko dokumentalak sustatzeko eta publizitatea egiteko laguntzen deialdiko onuradunen zerrenda. Eskaerak aurkezteko epea joan den hilean amaitu zen, eta Zineuskadiko ordezkariak onuradunekin jarriko dira harremanetan ebazpenaren berri emateko.