Euskarazko estreinaldiak sustatzeko laguntza deialdia

Euskarazko estreinaldiak sustatzeko laguntza deialdia

2017 Martxoa 13

Lehenengo laguntza deialdia jasotzeko eskaerak aurkezteko epea datorren apirilaren 20an amaituko da

Zineuskadik aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan euskarazko filmen merkataritzako estreinaldiak bultzatzeko ekimenak laguntzeko, Zinema Euskaraz programaren lehenengo deialdia luzatu du. Deialdiaren helburua EAEko merkataritzako aretoetan euskarazko filmen eskaintza sustatzea da.

Laguntza ikus-entzunezko sektorearekin lotutako edozein enpresak, profesionalek edo elkartek jaso dezake. Lehenengo laguntza deialdia jasotzeko eskaerak aurkezteko epea datorren apirilaren 20an amaituko da eta, ebazpena, maiatzaren 8an jakinaraziko da beranduenez. 2017. urte honetan beste bi deialdi jarriko dira martxan, maiatzean eta irailean.

Eskaerarekin batera deialdiko eranskinetan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Proposamenak balorazio batzorde batek aztertuko ditu.

Eskaerak Zineuskadiko bulegora (Tabakalera eraikina 3, Andre zigarrogileen plaza 1, 3. solairua) edota posta elektroniko bidez bidal daitezke: info@zineuskadi.eu.