Euskal zinemaren edo euskarazko zinemaren banaketa Frantzian eta Iparralden sustatzeko hitzarmena sinatu dute Zineuskadi elkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak-Institut Culturel Basquek

Euskal zinemaren edo euskarazko zinemaren banaketa Frantzian eta Iparralden sustatzeko hitzarmena sinatu dute Zineuskadi elkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak-Institut Culturel Basquek

2016 Iraila 14

Bi alderdiek indarrak batu dituzte 2016ko abendura arte

Zineuskadi, euskal ikus-entzunezko sektorea sustatu eta indartzen duen elkarteak, eta Euskal Kultur Erakundeak-Institut Culturel Basquek, euskal kulturaren garapena eta hedadura sostengatzen duen elkarteak, hitzarmena sinatu dute, euskal zinemaren edo euskarazko zinemaren banaketa Frantzian eta Iparraldean garatzeko.

Bi alderdiek mantendu nahi dituzten erakunde mailako harremanen baitan eta hedapenaren arloan lankidetza ezarri ahal izateko indarrak batzea aitortu dute 2016ko abendura arte.

Hitzarmenaren estrategikoa Zineuskadik eta Euskal Kultur Erakundeak-Institut Culturek Basquek Iparraldean eta Frantzian euskal zinemaren edo euskarazko zinemaren banaketa bultzatzeko arituko dira lankidetzan. Horrela, Eusko Jaularitzak lurralde horretan euskararen erabilera indartzeko sinatu dituen beste akordioen jarraipena litzake bi elkarteek sinatutakoa. Zineuskadirentzat eta Euskal Kultur Erakundearentzat-Insitut Culturel Basquentzat hitzarmena estrategikoa bilakatzen da.

Alde batetik, lurraldetasun aldetik, mugak gainditzea suposatzen du; euskal zinemaren edo euskarazko zinemaren banaketan beste urrats bat ematea ahalbidetzen du; sektoreko profesionalen lana balioan jartzen da; eta, batez ere, gure profesionalek egiten duten lana hedatzeko bidea jarri da.

Bestalde, euskararen erabilera bermatzen eta sustatzen du; sustapen horretan zinema mundua murgiltzen du; euskal zinemaren zirkuitua zabaltzen duen neurrian, neurri berean euskararen zirkuitua zabaltzen du; Iparraldeko euskal hiztunei beste aukera bat eskaintzen die aisialdiari lotuta; eta, finean, euskararen normalizazioan eragiten du.

Azkenik, partaidetza honi esker euskal zinema edo euskarazko zinemaren ikusgarritasuna handituko da, film kopuru handia programatuz Iparralde eta Frantzian.