Helburu horretarako, lan-agenda ondo loturik darama euskal ordezkaritzak Berlinalera. Eusko Jaurlaritzak match maker edo aholkulari bat ipini du Berlinen izango diren ikus-entzunezko sektoreko profesional hauen guztien esku. Figura honek, jaialdiak iraungo duen egunetarako, nazioarteko profesionalekin agenda profesional betea osatu die euskal ordezkariei, Berlinera daramatzaten proiektuentzat koprodukzio, distribuzio edo salmenta bideak aurkitzeko lana errazteko asmoz.
Harreman horietarako, gainera, Euskadik bere espazio fisiko propioa edo lanerako gunea izango du European Film Market-en, Berlinalen industriari eskaintzen zaion plaza ezagunean. Harremanetarako, lan-bileratarako edo aurkezpenetarako egokitutako espazioa izango da.
Errodajeak erakartzea Baina ez da hori Eusko Jaurlaritzak babestutako produktu bakarra izango. Bilboko, Donostiako Eta Gasteizko Film Commission-ekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoan zinema errodajeetarako dauden lokalizazioen berri ere emango da Berlinalen. Azken ekimen honen helburua da kanpoko ekoizleek eta zinema zuzendariek gure lurraldea aukeratzea filmak errodatzeko garaian. Horretarako, lokalizazioak erakusteaz gain, EAEak eskaintzen dituen abantailen berri ere emango da: abantaila fiskalak, baliabide profesionalak, industria-azpiegitura, ikus-entzunezko zerbitzuak…
Glocal Cinema: big stories, small countries Donostiako Zinemaldian hasi zen egitasmoaren bigarren saioa egingo da Berlinalen. Glocal Cinema: big stories, small countries izeneko manifestua sinatu zuten 15 herrialde eta eskualdetako institutu zinematografikoen ordezkariak berriro elkartuko dira, etorkizuneko bide-orria zehaztera, tartean Clara Montero Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria eta Ainhoa González Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko arduraduna. Bilera otsailaren 16an izango da.
Manifestua sinatu zutenen helburua hizkuntza ez hegemonikoetan egiten den zinema produkzioa sustatzea da. Donostiako bileran esperientziak trukatu eta kooperazio bideak garatu ostean, lehen bilera horri jarraipena emango zaio Berlinalen.
Katalogoak hurrengo esteketan:
Basque Audiovisual katalogoaren bideoa: