Euskal ikus-entzunezko sektorea MIPTV merkatuan izango da euskal enpresen katalogo zabalarekin

Euskal ikus-entzunezko sektorea MIPTV merkatuan izango da euskal enpresen katalogo zabalarekin

2017 Martxoa 31

EIKENek, Etxepare Euskal Institutuarekin batera, ia 10 urte daramatza Cannesen ospatzen den Telebista eta Eduki Digitalen Nazioarteko Merkatura joaten Basque Audiovisual markapean

Hurrengo astelehenetik, apirilaren 3tik eta 7rarte EIKEN - Basque Audiovisual and Digital Content Klusterra Cannesen egongo da berriro, Etxepare Euskal Institutuarekin batera. Munduko Telebista eta Media Merkatu garrantzitsuenetakotzat hartzen den honetan urtero elkartzen diren entretenimendu digitaleko sektorearen nazioarteko eragile garrantzitsuenekin egongo da. MIPTV azoka kontinente guztietako ekoizle, banatzaile eta erosleekin kontaktuan egoteko aukera bikaina da, eduki eta formatuen nazioartekotzea ahalbidetuz.

Aurten, Bainet, Baleuko, Bilbao Web Fest, EiTB, Expressive Media Project, Old Port Films, Pausoka Entertainment, Prime Time Media, The Blackout Project eta Winkle 360 izango dira, Basque Audiovisual markaren azpian, stand-ean presentzia izango duten enpresak eta haien produktuak aurkeztuko dituztenak. Haiekin batera EIKEN Klusterra eta Etxepare Institutua egongo dira, nazioarteko kontaktuen sarea indartuko duen agenda baten bidez merkataritza-lan bizia zabalduko dutenak, zeinaren helburua euskal enpresentzako negozio aukerak sortzea izango dena.

Basque Audiovisual and Digital Content Klusterrak Frantziara bidaiatuko du animazio produktu, dokumental, film, formatu, produktu multimediatiko eta halakoen katalogo zabalarekin. Merkatu honetan parte hartzeak euskal produktuak saldu, ekoiztu eta ezagutzera eman eta nazioartekotzeaz gain, euskal ordezkariek beste herrialdeetako sortzaile, ekoizle, banatzaile eta ikus-entzunezko eta eduki digitalek duten balio kate osoan parte hartzen duten profesionalekin bat egitea ahalbidetzen du.

MIPTV azokaren aurreko asteburu honetan, MIPFormats eta MIPDoc-a ospatuko dira. Lehenengoak munduko ekoizle, zuzendari, erosle eta banatzaile garrantzitsuenak batzen ditu, enterteinment formatu arrakastatsuenak bilatzen dituztelarik. Aurten, Pausoka hautatua izan da, munduko ehun enpresen artean, Mipformats International Pitch lehiaketan bost ekoiztetxeetako finalistetako bat izateko, "The Best In History" formatuarekin. Bertan, gure arbasoak bizi ziren moduan bizitzera jartzen dituzte parte-hartzaileak, haien gaitasuna probatuz. Gainera, reality show hau ez da garai ezta lekukonkretu batean ematen, baizik eta episodio bakoitza historiaren momentu ezberdinetan baitago oinarrituta.

Bestalde, Uniko enpresa MIPTV Digital Short Form Series Pitch-en parte hartzeko hautatua izan da, haien "Action!" animaziozko seriearekin.