ZINE KONTARIk denboran zehar sortutako euskarazko lan zinematografikoak ezagutaraztea du helburu. Horretarako, urtero, formatu eta genero ugaritako film labur eta luzeen aukeraketa egiten dugu.
Ekimen horren bidez, euskarazko film labur eta luzeak sustatu nahi ditugu: euskaraz idatzitako eta kontatutako istorioak.
Lanen sortzaileak lehen mailakoak ditugu, tartean, Maialen Lujanbio, Gregorio Muro, Carlos Zabala, Fernando Bernués, Mireia Gabilondo, Nagore Aranburu, Jose M. Goenaga, Jon Garaño, Aitor Arregi, Arantza Ibarra, Aitor Merino edo Amaia Merino. Aipatutako lau egunetan zehar, zazpi proiekzioekin gai, genero eta publiko ezberdinak aintzat hartu nahi dira. Honakoa dugu aurten egindako selekzioa:
ABENDUAK 12 ASTEARTEA
Film laburra
Beti bezperako koplak (2016) 5:22’
Gidoia: Maialen Lujanbio
Zuzendaritza: Ageda kopla taldea
Film luzea
Kutsidazu bidea Ixabel(2013) 100’
Gidoia: Carlos Zabala, Fernando Bernués, Mireia Gabilondo, Nagore Aranburu
Zuzendaritza: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
ABENDUAK 13 ASTEAZKENA
Film laburra
Zeinek gehiago iraun (2011) 12’
Gidoia eta zuzendaritza: Gregorio Muro
Film luzea
Loreak (2014) 99’
Gidoia: Jose Mari Goenaga, Jon Garaño, Aitor Arregi
Zuzendaritza: Jose Mari Goenaga, Jon Garaño
ABENDUAK 14 OSTEGUNA
Film laburra
Betiko (2014) 6’
Gidoia eta zuzendaritza: Arantza Ibarra
Film luzea
Asier ETA biok (2013) 93’
Gidoia: Aitor Merino, Amaia Merino
Zuzendaritza: Aitor Merino, Amaia Merino
ABENDUAK 15 OSTIRALA
Film luzea (Haurrentzat)
Aita zonbia naiz (2011) 82’
Gidoia: Daniel Torres
Zuzendaritza: Ricardo Ramón, Joan Espinach
Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoan egingo da erakustaldia (Bertendona 3bis, Bilbo), abenduaren 12tik 15era. Pase guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, egunero, azkena izan ezik; ostiralekoa, abenduaren 15ekoa, 18:00etan izango da.