Euskadiko gidoilarien elkargoak euskal gidoia onenaren saria emango du Donostiako Zinemaldiaren testuinguruan

Euskadiko gidoilarien elkargoak euskal gidoia onenaren saria emango du Donostiako Zinemaldiaren testuinguruan

2017 Iraila 20

Hirugarren urtez jarraian, Euskadiko Gidoilarien Elkargoak Euskal Gidoi Onenaren saria Donostiako Zinemaldiko 65. edizio honetan aukeratutako fikziozko euskal film luzeetako batzuen gidoiaren egileari emango dio.

Epaimahaia izen handiko Euskadiko hiru zinemagile handik osatzen dute: Agurtzane Intxaurraga, Aritz Moreno eta David Pérez-Sañudo. Agurtzane Intxaurragaren ibilbidean zalantzarik gabe nabarmendu beharrekoa zera da: animazioko film laburra (Teresa eta Galtzagorri) zuzentzen duen Espainiako lehen emakumea izatea, baina aktore, zuzendari eta dramaturgo gisa ibilbide luzea egina du (Goenkale). Aritz Morenok hainbat film labur zuzendu ditu. Horiekin hainbat sari irabazi ditu (Portal Mortal), eta gaur egun, ikus-entzunezko mota guztietako proiektuen zuzendaritzan aritzen da. David Pérez-Sañudok, Amania Films produkzio-etxearen bidez (Aprietaperoraramenteahoga), zinemarako, telebistarako eta publizitaterako gidoien idazketan, ekoizpenean eta zuzendaritzan zentratu du ibilbidea.

 

Sari-banaketa ostegunean, irailaren 28an egingo da 19:00etatik aurrera Donostiako Kafe Botanikan. Zinemaldia jarraitzen duten topaketa informala eduki nahi duten ikus-entzunezko sektoreko gidoilariei eta gainerako profesionalei zabalik dago ekitaldia.