Euskadiko 8 enpresa egongo dira Basque Audiovisual standean MIPCOM 2018 edizioan

Euskadiko 8 enpresa egongo dira Basque Audiovisual standean MIPCOM 2018 edizioan

2018 Urria 16

Aurtengo edizioan, Frantziako hirian izango dira enpresa hauek: Baleuko, Brisney, EiTB, Expressive Media Project, J.O.K. Films, Pauskoa Entertainment, Prime Time Media eta Laniakea. Basque Audiovisual standean lan egiteko beren espazioa izango dute eta haien animazioko produktuak, banaketakoak, entretenimendukoak, dokumentalak eta formatuak izen bereko katalogoan banatuko dira.