Europa Zinemak sarearekin bat egiteko epea zabaldu da

Europa Zinemak sarearekin bat egiteko epea zabaldu da

2016 Uztaila 05

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da

Europa Zinemak, Europako filmekin konprometitutako zinema-aretoen lehen sareak, hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu du eta, irailaren 15ean amaituko da izen-emateko epea. Hautagaitzak urrian aztertuko dira Europa Zinemaken Balioztatze Batzordearekin batera.

Europako filmekin konprometitutako sarearekin bat egiteko zinema-aretoek irizpide jakin batzuk bete beharko dituzte, hala nola, sarrera eta saio kopurua edo programazioan jasotako estatukoak ez diren Europako filmen ehunekoa. Informazio gehiago Europa Zinemak webguneko Ildo Zuzentzaileetan topa daiteke.

Sarera sartzen den zinema-aretoak programazio orokorrerako eta gazteei bideratutako programaziorako laguntza-programara sarbidea izango du. Bestetik, Audientzien eta Berrikuntzaren Garapen Tailerra egingo da azaroan. Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea ez dago oraindik irekita.

Europa Zinemak Europa Zinemak, 1992an sortu zen Europa Sortzailearen MEDIA azpiprogramaren eta Centre national du cinéma et de lìmage animée-ren (CNC) laguntzarekin, Europako filmekin konprometitutako zinema-aretoan lehen sarea da. Sarearen helburua, estatukoak ez diren Europako filmen kopuru esanguratsua programatzeko konpromisoa hartzen duten zinema aretoei lanen eta finantza arloko laguntza ematea da, baita gazteei bideratutako sustapen-ekimenak eta jarduerak eskaintzea.