Europa Creativa MEDIA eta Donostiako Zinemaldiak Audiences in Motion jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute

Europa Creativa MEDIA eta Donostiako Zinemaldiak Audiences in Motion jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute

2016 Abuztua 31

Jardunaldia irailaren 18an ospatuko da San Telmo museoan

Aurtengo 64. Donostia Zinemaldiak Audiences in Motion jardunaldiaren bigarren edizioa egingo du, irailaren 18an, 9.30etik 14.30era, San Telmo museoan. Jardunaldiak ikus-entzuleek zer nolako rola duten ikus-entzunezko edukien sorkuntzan, ekoizpenean, banaketan eta emanaldietan jorratuko ditu. Saioa Audiences in Motion: Listening to the User izenburupean ospatuko da. Konferentzia bi paneletan egituratuko da.

Jardunaldia Europa Creativa MEDIA eta Donostia Zinemaldiak antolatu dute, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin lankidetzan. European Film Forum plataformaren barnean antolatuta, Europako Batzordeak sortutako plataforma honek legegileen eta ikus-entzunezko sektoreko eragileen arteko elkarrizketa egituratua bideratu nahi du. Hori horrela izanik, plataformaren xedea politika estrategikoak finkatzea da, iraultza digitalak ekarri dituen erronkei eta aukerei arrakastaz heltzeko.

Audiences in Motion: Listening to the User jardunaldiak ikus-entzuleen partaidetza-kasu praktikoak aurkeztuko ditu. Halaber, datuen analisia eta sare sozialen monitoretza oinarrizko tresnak direla elkarrizketa digitalean erakutsiko du. Era berean, teknologia digitaleI esker, betiko erronkei modu berritzaile batez helduko diegu.

Europa Creativa MEDIA Europako lanak mugetatik haratagoko ikus-entzunleei bideratzen saiatuko da. Ildo horretan, kontuan izan behar da Europako film ez-nazionalen ikusleen bataz bestekoa %10 dela. Publiko horren bereganatzeak salmenten gorakada eta aniztasun kulturala ekar dezake.