Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik eta Zineuskadik animazio proiektuetara bideratutako gidoi analisi tailerra antolatu dute

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik eta Zineuskadik animazio proiektuetara bideratutako gidoi analisi tailerra antolatu dute

2021 Otsaila 09

  • Carlos Bleycher gidoilari, aholkulari eta haurrentzako animazioan eta edukietan espezializatutako gidoi-editoreak emango du.
  • Parte-hartzaileek aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute beren animazio-proiekturako.

Zineuskadik eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik Carlos Bleycher gidoilari, aholkulari eta gidoi-editorearekin animaziozko film luzeko proiektuen gidoiak aztertzeko tailerra antolatu dute. Martxoan egingo da eta proiektuak aurkezteko azken eguna 2021eko otsailaren 25a da.

Aholkularitza tailerra online egingo da martxoaren 17 eta 18an. Carlos Bleycher haurrentzako animazioan eta edukietan espezializatu da eta 16 urteko esperientzia du. Bere lanetan serie animatuak nabarmentzen dira: ‘Puerto Papel’, ‘Hostal Morrison’ eta ‘Horacio y los Plasticines’.  Halaber, Disney xD, NatGeo Kids eta Discovery Kids kateetarako eduki sortzaile gisa aritu da 'Martian Soap 2111', 'DoggyWorld', 'Los Papelnautas', 'Mini Beat Power Rockers' eta 'Pocoyó' (laugarren denboraldia) telesailetan. 'Cagemates' telesailaren sortzailea da, eta lan horrekin 2013ko Annecyko Nazioarteko Animazio Jaialdiko MIFA Creative Focus Pitch saria irabazi zuen. Txileko Santiagoko UNIACC Unibertsitatean, 'Narratiba haur eta gazteentzat' eta 'Telebistarako gidoia' irakasgaiekin, eta L'Idem Barcelonan,' Laburmetraierako gidoia’ irakasgaiarekin, irakasle lanetan aritua da. Bere storytelling eta pertsonaien sorkuntza workshop-a Kolonbian, Txilen, Kuban, Espainian eta Polonian eman du.

Carlos Bleycherrek berak aukeratuko ditu tailer honetan parte hartuko duten 3 proiektuak.

Tailerra gidoilari eta gidoilari/zuzendari/ekoizle taldeei zuzenduta dago, baldin eta egoitza Euskadin badute eta garatzen ari diren animazioko film luzeen proiektu bat badute.

Helburua gidoia garatu eta hura idazteko prozesuan orientatzea da, animazioko proiektu zinematografiko on bat garatzeko eta MEDIA programaren deialdirako proiektuak prestatzeko.

Hautatutako proiektuek bi orduko aholkularitza pertsonalizatua izango dute (feedbacka, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak, azterketa…)  tailer honetako antolatzaileek ezarritako egun batean (martxoaren 17an edo 18an). Hautapena egin ondoren, parte-hartzaile bakoitzari jakinaraziko zaio ordutegia.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa –PDF edo Word-eko fitxategi elektronikoak bakarrik jasoko dira–:

  • Logline-a
  • Sinopsia.
  • Fitxa teknikoa (erabili beharreko teknika, generoa, iraupena eta publikoa)
  • Ikusizko ikuspegia eta ikuspegi artistikoa (fondoak, munduak, gaiak)
  • Soinu-tratamendua.
  • Mood board-a.
  • Arte/biblia grafikoaren kontzeptua.
  • Pertsonaien deskribapena.
  • Tratamendua.
  • Gidoiaren azken bertsioaren lagina, elkarrizketa-adibideekin.
  • Zuzendariaren eta/edo ekoizlearen oharra.
  • Eskubideen jabetzaren froga.
  • Aurrekontua.
  • Banaketa- eta marketin-plana.

Entrega-data:
Inprimakia behar bezala beteta bidali behar da, eskatutako dokumentazioarekin batera, 2021eko otsailaren 25a baino lehen Europa Creativa Desk media Euskadiren helbidera: Info@europacreativaeuskadi.eu

Informazio gehiago: