Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak zinema-aretoetan sartzeko laguntzak

Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak zinema-aretoetan sartzeko laguntzak

2015 Iraila 01

Laguntza-eskaerak aurkezteko epea urriaren 2an amaituko da

Zineuskadik Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak zinema-aretoetan sartzeko laguntza deialdia luzatu du. Deialdiaren helburua 2014ko irailaren 1etik 2015eko ekainaren 30erako tartean erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak zinematara iristeko laguntzak emateko oinarria ezartzea da.

Bi laguntza modalitate daude:

  • Gehienez hiru pantaila dituzten aretoentzako laguntza. Kasu honetan, aurreko puntuan ezarritako denbora-tarterako erkidegoko eta Iberoamerikako filmek programazioaren %35 gainditu behar dute aretoek laguntzak jaso ahal izateko.
  • Hiru pantaila baino gehiago dituzten aretoentzako laguntza. Kasu honetan, aurreko puntuan ezarritako denbora-tarterako erkidegoko eta Iberoamerikako filmek programazioaren % 50 gainditu behar dute aretoek laguntzak jaso ahal izateko.

Laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko zinema-aretoek, laguntza-modalitatearen arabera pantaila bat edo gehiago dituztenak, toki berean instalatuta eta enpresa-izen batean batuta daudenak. Urtean gutxienez, sei hilabetez zabalik egon behar dute eta leihatila eta diru-sarreren sistema bat izan behar dute. Kultura Ministerioko Zinematografia eta Ikus Entzunezko Arteen Institutuko zinema eta ikus-entzunezkoen enpresen erregistro administratiboan inskribatuta egon behar dute.

Laguntzak aurkezteko epe aurriaren 2an bukatzen da. Laguntzen oinarria hemen ikus dezakezu.