Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak zinema-aretoetan sartzeko laguntzak emateko deialdia

Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak zinema-aretoetan sartzeko laguntzak emateko deialdia

2016 Ekaina 28

Laguntza-eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, uztailaren 29ra arte.

Zineuskadik, Euskal ikus-entzunezko sektorea sustatu eta indartzen duen elkarteak, 2015eko irailaren 1etik 2016ko ekainaren 30erako tartean erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak zinema aretoetan sartzeko laguntzak emateko deialdia jarri du abian. 

Laguntza hauen harira, diruz laguntzeko gastutzat hartuko dira erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak alokatzetik sortutako gastuak. Guztira, 150.000 euroko laguntza bideratuko da eta areto bakoitzak, gehienez, 15.000 euroko laguntza jaso dezake. Laguntza-eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, uztailaren 29ra arte.

Eskaerak I. Eranskineko eskaera-ereduan egingo dira eta bertan adierazitako agiriak aurkeztu beharko dira. Eskabideak Zineuskadiko lehendakariari zuzendu behar zaizkio eta deialdiaren eranskinetan adierazitako agiriekin batera, ondorengo helbidera bidali behar dira:

  • Zineuskadi elkartea
  • Tabakalera (3. solairua)
  • Andre Zigarrogileen plaza, 1
  • 20012 Donostia

Laguntzak jasotzeko baldintzak Laguntza hori jaso dezaketen aretoek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko zinema-aretoa izan behar du; urtean, gutxienez, sei hilabetez zabalik egon eta Kultura Ministerioko zinematografia eta Ikus Entzunezko Arteen Institutuko zinema eta ikus-entzunezkoen enpresen erregistro administratiboan inskribatuta egon.
  • Gehienez hiru pantaila dituzten aretoentzako laguntza. Kasu honetan, 2015eko irailaren 1etik 2016ko ekainaren 30erako tartean erkidegoko eta Iberoamerikako filmek programazioaren %35 gainditu behar dute aretoek laguntzak jaso ahal izateko.
  • Hiru pantaila baino gehiago dituzten aretoentzako laguntza. Kasu honetan, 2015eko irailaren 1etik 2016ko ekainaren 30erako tartean erkidegoko eta Iberoamerikako filmek programazioaren %50 gainditu behar dute aretoek laguntzak jaso ahal izateko.
  • Filmen antzinatasunak bi urtekoa baino txikiagoa izan behar du, jatorrizko herrialdean estreinatzen dituztenetik zenbatzen hasita.
  • Europako film gisa hartuko dira batez ere MEDIA programako partaide diren estatuetan finkatutako konpainiek ekoitzitako filmak eta Iberoamerikako film gisa hartuko dira batez ere estatu iberoamerikarretan finkatutako konpainiek ekoitzitakoak.

Informazio gehiago Zineuskadiko webgunean dago, deialdiak atalean