El gran día filma frantsesa euskaraz

El gran día filma frantsesa euskaraz

2016 Urtarrila 27

Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenari esker ostiralean, urtarrilak 29, euskaraz estreinatuko da

Ostiralean, urtarrilak 29, Egun handia (El gran día) dokumental frantsesa euskaraz estreinatuko da Zineuskadik kudeatzen duen Zinema Euskaraz programaren eskutik. Hain zuzen, hiru aretoetan estreinatuko da: Bilbon, Multicines; Gasteizen Cines Florida eta Donostian, Principe.

Munduko toki ezberdinetako lau neska-mutilen egiazko istorioa kontatzen du Pascal Plisson-ek zuzendutako filmak. Protagonisten eta euren familien bizimodua aldatu eta hobetuko dien froga bati egin beharko diote aurre laurek. Egun handirako prestatzen pasa dituzte hilabeteak, erronkari ahalik eta hobekien aurre egiteko. Aspaldiko ametsa egi bihurtzea nahi dute, helburu bakarrarekin: arrakasta lortzea.