'Dosierrak eta marketina garatzeko tailerra - Nola desmuntatu zure dosierra'

'Dosierrak eta marketina garatzeko tailerra - Nola desmuntatu zure dosierra'

2020 Abendua 03

Tailer berri hau Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik eta Zineuskadik antolatu dugu, Zinemina Talks-en jardunaldiaren osagarri gisa. Azaroan egindako mahai-inguruan Pamela Bienzobas, zinema-kritikari eta aholkulari independentea, izan zen moderatzailea eta honako hizlari hauek hartu zuten parte: Jorge Rivero, hainbat batzordetarako dosierretan aditua; SarahCalderón, The Film Agency-ko CEOa; eta Rafael Linares, zinema-marketinean aditua.

Tailerberri hau online egingo da, 2021eko urtarrilaren 26tik 28ra, eta bere helburua da parte-hartzaileek dossier bat nola egin behar duten hobeto ezagutzea, laguntza-deialdietan aurkezteko.  Horrez gain, marketin-, sustapen- eta audientzia-estrategia berritzaileak garatzen ere ikasiko dute.

Partaideek sektoreko bi profesional garrantzitsuren aholkuak jasoko dituzte, Raquel Cabrerarenak  eta Jorge Riverorenak, hain zuzen ere.

Raquel The Film Agency-ko Estrategia zuzendaria da eta Europan eta Hispanoamerikan garapen-bidean dauden proiektuak dituzten ekoizleen marketin-aholkularitzan espezializatuta dago. Sustapen digitaleko, sare sozialetako eta marketin alternatiboko kanpainez ere arduratzen da. Azken lan aipagarrienak honako bezero hauentzako egin ditu: Karma Films, Filmax, A Contracorriente, Fox, EONE, Morena Films, Netflix eta Telecinco, besteak beste. Gainera, tailerrak ematen ditu eta mundu osoko ekoizleen eta banatzaileen forumetan parte hartzen du maiz, EAVE, IMCINE (Mexiko), Doha Film Institute (Qatar) eta NewHorizons (Poland) erakundeekin elkarlanean. Raquelek bi titulazio ditu: Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan.

Jorge Riverok Psikologia eta Zinema ikasketak egin zituen. Hainbat film labur eta dokumental luze bat zuzendu ditu. Laburren artean, ‘Nenyure’, Dokumental Labur Onenaren Goya Sarirako izendatua, eta ‘LaPresa’, Espainiako eta nazioarteko hainbat jaialditan hautatua. 2017az geroztik, Cortometrajes Laboral Cinemateca erakundeko koordinatzailea da (Asturiasko Film Laburren Bulegoa), eta aurten Shorts From Galicia katalogoa ere kudeatzen hasi da. Nabarmendu behar da azken urteotan diru-laguntza publikoen hainbat ordezkaritzatan parte hartu duela, eta horietan aukera izan duela ikus-entzunezko dosierren analisian sakontzeko eta akatsik ohikoenak ikusteko.

Lantegi hau Euskadin egoitza fiskala duten ekoizleentzat da, baldin eta film luze zinematografiko baten proiektua garatzen ari badira (edo aurreprodukzio fasean).

Proiektuak Raquel Cabrerak eta Jorge Riverok aukeratuko dituzte. Azken hautaketa gehienez ere 6 proiektuk osatuko dute. Aholkularitzak gaztelaniaz egingo dira eta bi zatitan banatuko dira: ordu bat txostengile bakoitzarekin urtarrilean eta beste bat udaberriaren amaieran (data zehaztu gabe).

Parte hartu nahi dutenek dokumentazio hau bidali beharko dute:

  • Proiektuaren cover / imagen teaserra
  • Fitxa teknikoa (aurreko lanak ikusteko estekak dituen filmografia, casting-proposamena, ekipoa, hizkuntza, generoa, iraupena, formatua, aurrekontu orokorra, partnerrak...)
  • Ikusizko memoria (proposamen estetikoa, eszenaratzea, lokalizazioak, jantziak)
  • 4 linea baino gehiago ez dituen loglinea
  • Sinopsia (orrialde bat)
  • Zuzendariaren oharra (orrialde bat)
  • Ekoizlearen oharra (orrialde bat)
  • Produkzioaren egoeraren eta hori garatzeko planen deskribapena
  • Bestelako ikus-elementuak, halakorik bada: mood trailer, teaser trailer, moodboard, erreferentzia-irudiak…
  • Ondoren aipatuko dugun egitura barne duen marketin-estrategia laburra (orrialde bat):
    • 4-5 benchmarks (azkenaldiko antzeko tituluak edo konparagarriak)
    • AMIA azterketa (4-5 indargune, ahulezia, aukera eta mehatxu)
    • Target-a (filmaren xede-publikoaren definizioa esaldi batean)
    • Posizionamendua: esaldi batean filma zer den definitzea (estiloa, generoa, historiako elementu nagusiak...  Ez da loglinearen errepikapena).
    • Finantziazio-plana, aurrekontua (ez da beharrezkoa osorik egotea, nahikoa da laburpena)
    • Banaketa-plana.

Eskatutako dokumentazioa 2020ko abenduaren 18a baino lehen Europa CreativaDesk MEDIA Euskadira bidali behar da (info@europacreativaeuskadi.eu).

Informazio gehiagorako: 943 326837