Donostia Zinemaldiak euskal proiektu ugari jasoko ditu 68. edizioan

Donostia Zinemaldiak euskal proiektu ugari jasoko ditu 68. edizioan

2020 Uztaila 30

Zinemaldiaren 68. edizioko Sail Ofizialean Pablo Agueroren 'Akelarre' filmak hartuko du parte. Euskaraz eta gaztelaniaz filmatutako film honek Amaia Aberasturi eta Alex Brendemühl ditu protagonista. Horrez gain, Aitor Gabilondoren 'Patria' telesailaren emanaldi berezia eskainiko dute.
 

Halaber, Zuzendari Berrien atalean, David Perez Sañudoren 'Ane' lehen film luzea (ama baten eta desagertutako alabaren arteko mugei eta komunikazioari buruzkoa) eta Imanol Rayoren 'Hil kanpaiak/Campanadas a muerto' (Miren Gorrotxategiren '33 ezkil 'eleberrian oinarritua) aurkituko ditugu.
 
 
 
Zabaltegi-Tabakalera sail irekienak ere euskal presentzia nabarmena izango du. Bertan, Maina Palacio, Kimuak programan hautatutako 'Ya no duermo' lanaren estreinaldia eta Laida Lertxundiren 'Autoficción" lan esperimentalak aurkeztuko dira.

Zorionak guztiei!