Donostia Zinemaldia 2014ko Espainiako bosgarren kultura-ekimen nagusitzat jo dute

Donostia Zinemaldia 2014ko Espainiako bosgarren kultura-ekimen nagusitzat jo dute

2015 Urtarrila 28

Contemporánea fundazioaren Kulturaren Behatokiak Espainiako kulturaren egoerari buruz sei hilero egiten duen azterketaren emaitzak jakinarazi ditu. Horien arabera, Donostia Zinemaldia 2014ko bigarren seihilekoko bosgarren kultura-ekimen nagusia izan da.

Donostia Zinemaldiaren aurretik daude Reina Sofía Museoa, Prado Museoa, El Greco 2014 eta Thyssen-Bornemisza Museoa. Bestalde, Zinemaldia lehenengo postuan dago urtaro jakin batean bakarrik egiten diren kultur ekimenei dagokienez, eta Euskadiko lehenengo kultur erakundea da gainera.

Contemporánea fundazioaren helburua Espainiako kulturaren sektorearen garapen profesionalean laguntzea da. Ildo horretatik, 2009an eginiko lehen ekimena Kulturaren Behatokia sortzea izan zen, kulturaren sektorearen egoera aztertzeko eta azterketa hori gauzatzeko adierazle batzuk sortzeko tresna gisa. Dagokion helburua betetzeko kultur diziplina bakoitzeko aditu taldea du aholkulari. Txosten horrek Espainiako autonomia-erkidegoen eta hirien kultur jarduera aztertzen du, baita urteko kultur erakunde eta gertakari garrantzitsuenak ere.

  Kulturaren behatokia – Azterketaren emaitzaren analisia.