DEIALDIA:  KOPRODUKZIOAK - NAZIOARTEKOTZEKO BIDEAK  Zure filmerako koprodukzio bila al zabiltza?

DEIALDIA: KOPRODUKZIOAK - NAZIOARTEKOTZEKO BIDEAK Zure filmerako koprodukzio bila al zabiltza?

2014 Uztaila 14

ZINEUSKADI eta EUROPA CREATIVA DESK MEDIA EUSKADI DONOSTIA ZINEMALDIAREKIN elkarlanean, zinema-proiektuetarako aholkularitza antolatu dute Zinemaldiaren 62. edizioan, nazioartera begira. Euskal ikus-entzunezkoen sektorean proiektuak garatze-bidean dituzten ekoizleei zuzendutako ekimen berri bat da honako hau. Abiapuntu sendoa emango die ekoizleei haien proiektuak nazioartekotzeko eta bazkide berriak bilatzeko.

Juan Gordon izango da aholkularia, Morena Films ekoizpen-etxeko bazkidea eta El lápiz del carpintero, Celda 211, Invasor, Elefante blanco eta Las ovejas no pierden el tren eta beste lan batzuen ekoizlea.

Gehienez 8 proiektu aukeratuko ditugu. Abuztuan eta iraileko lehen astean eskainiko da aholkularitza eta Zinemaldiaren harira egingo den Europa-Latinoamerika III. Koprodukzio Foroan jarriko da praktikan.

Zuek ere parte hartzea espero dugu.

 
Tutorea Juan Gordon
Eguna eta lekua Aurrez aurreko bilera abuztuan, posta elektroniko edo Skype bidezko komunikazioa abuztuan eta aurrez aurreko bilera bat irailaren hasieran. Proiektuak hautatutakoan zehaztuko dugu aurrez aurreko saioak non izango diren.
Aholkularitzaren helburua Helburua hautatutako ekoizleei haien proiektuak nazioartekotzeko eta nazioarteko bazkideak bilatzeko orientazioa eskaintzea da. Aholkularitza profesional pertsonalizatua izango da (feedbacka, ideiak, aholku praktikoak...)
Norentzat Egoitza Euskadin izan eta film luze baterako proiektua abian duten ekoizleentzat.
Parte hartzeko baldintzak ZINEUSKADIk izendatutako balorazio-batzorde batek hautatuko ditu proiektuak. Amaierako hautaketan, 8 proiektu aukeratu dituzte gehienez.
Formatua Fitxategi elektronikoak bakarrik. Pdf, Word eta abar.
Aholkularitza Banan-banako 2 orduko saioak ekoizle bakoitzarekin.
Lanerako hizkuntza Gaztelania. Ingelesez komunikatzeko gaitasuna.
Eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazioa
  • Gidoia edo tratamendua (nobela bada akreditazioa ere bai).
  • Gutxi gorabeherako aurrekontua.
  • Finantzaketa-plana.
  • Hiru zuzendari-proposamen.
  • Aktore-proposamena.
  • Ekoizlearen oharra: zer motatako filma egin nahi duen, erreferentzia zinematografikoak, zer herrialderekin koproduzitu nahi lukeen, zer enpresarekin...
  • Ekoizpen-etxearen historia.
  • Ekoizlearen biofilmografia.
Parte hartu nahi baduzu, bidali erantsitako formularioa behar bezala beteta, eskatutako dokumentazioarekin batera, helbide honetara: Europa  Creativa  Desk MEDIA Euskadi, info@europacreativaeuskadi.eu  Informazio gehiagorako: Tel. 943 32 68 37