Cannes eta Berlin, euskal produkzioaren erakusleiho

Cannes eta Berlin, euskal produkzioaren erakusleiho

2017 Ekaina 12

Ikus-entzunezko euskal produkzioa nazioartekotzeko ahaleginean, geroz eta gehiago dira maletak egin eta Nazioarteko Zinema Jaialdietan parte hartzen duten ekoizleak. Aurten, esate baterako, Berlingo eta Canneseko Zinema Jaialdietan izan dira, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzarekin batera.

Berlinen, esate baterako, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, Zineuskadik, Etxepare Euskal Institutuak eta Eikenek sustatutako Basque Audiovisual katalogoarekin. European Film Marketen aurkeztu zen hogeita sei proiektuz osatutako katalogoa dokumentalek eta fikziozko zein animaziozko filmek osatu zuten, hemeretzi ekoiztetxeetako lanak jasoz.

Cannesen ez zen katalogorik aurkeztu, baina Zineuskadik hiru laguneko taldea eraman zuen bertaratu ziren euskal ekoizleen lana erraztu nahian. Bertan izan ziren Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria eta Zineuskadiko lehendakaria; Ainhoa Gonzalez, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko arduraduna; eta Jara Ayucar, Zineuskadiko aholkularia.

Aitziber Atorrasagasti Zineuskadiko lehendakariaren hitzetan, 'euskal ekoizleentzat halako jaialdiak topagune ezin hobeak dira harremanak egiteko, industrian daukagun tokia indartzeko, elkarreragite kreatiboa bideratzeko edota finantzazioa bilatzeko'.

Helburua beteta etorri dira 'ehundik gora bilera egin ondoren, eta gure zinemagintzak atzerrian duen 'izen ona berresteko' aukera izan duela nabarmendu du. Hurrengoa etxean izango da, Donostiako Zinemaldian.