Doxa producciones, Irusoin, Txintxua, Sr & Sra eta Kinoskopik dira euren proiektuak nazioartekotzeko aholkularitza jasoko duten ekoiztetxeak.
Aholkularitza Zineuskadik eta Europa Creativa Desk Euskadik antolatu dute, Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean. Uztailean hasiko da, eta Donostiako Zinemaldiaren harira antolatutako saioarekin amaituko da.
Gidari lanak Jérôme Vidalek egingo ditu. Frantziarra prestigio handiko ekoizlea da, eta ekoiztetxe bakoitzarekin banan-banako bi orduko bi saio egingo ditu. Horretaz gain, aukeratuak izan diren ekoiztetxeak online aholkularitza jasoko dute.