Bizkaiko Aldundiak 275.000 euro bideratuko ditu ikus-entzunezko, musika, arte dramatikoa, dantza eta kultur kudeaketako beketara

Bizkaiko Aldundiak 275.000 euro bideratuko ditu ikus-entzunezko, musika, arte dramatikoa, dantza eta kultur kudeaketako beketara

2014 Abendua 03

Bizkaiko Foru Aldundiak Musika, Arte Dramatikoa, Dantza, Ikus-entzunezko Arteak eta Kultur Kudeaketa modalitateetan beken deialdia egitea onartu du Gobernu Kontseiluan, baita laguntzen deialdia egitea ere, Musika, Dantza, Arte Dramatikoa eta Kultur Kudeaketa modalitateetan, 2015. urteko kultura arloan.

 

Foru Aldundiak emango dituen beken helburua sormenaren interpretazio teknikak hedatzeari bultzada ematea da, arteen eta kulturaren arloan, Bizkaian. Aldundiak arte sormen, prestakuntza eta bikaintasunerako emango dituen beka eta laguntzen deialdia izango da, arte eszenikoen hainbat esparrutan jarduteko (antzerkia, musika eta dantza, hurrenez hurren), baita kultur kudeaketari dagokion prestakuntza eta ikerkuntzarako ere.

 

Ikastaroak, mintegiak edota eskola magistralak egin nahi dituztenek aipatutako laguntzak eskatzeko aukera daukate.

 

Horrez gain, 2015. ekitaldian zehar Bizkaiko Lurralde Historikoko kultur elkarteen, kultur elkarteen federazioen eta kultur fundazio pribatuen funtzionamendu eta hobekuntza gastuak partzialki finantzatzeko foru diru-laguntzen deialdia egitea ere onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak Gobernu Kontseiluan. SENDOTU izeneko programa horretan foru erakundeak 90.000 euroko zenbatekoa inbertituko du.