Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak doluminak helarazi nahi dizkie Juanba Berasategiren senitarteko eta lagunei

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak doluminak helarazi nahi dizkie Juanba Berasategiren senitarteko eta lagunei

2017 Apirila 28

Sailburuaren hitzetan, galera handi bat da euskal kulturarentzat

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak bere doluminak adierazi ditu Juanba Berasategi zinegilearen heriotza dela eta. Sailburuak zuzendari pasaitarraren ibilbidea nabarmendu du eta euskal kulturaren alde egindako lana aitortu du. Eusko Jaurlaritzaren izenean doluminak helarazi dizkie senitarteko eta lagunei. 

“Juanba Berasategi aitzindaria izan zen animazioa euskal zinera eramaten, eta oso ibilbide oparoa izan zuen arlo honetan. Bere lanek eduki zuten oihartzunaz gain, nabarmentzeko da hauen kalitatea. Fernando Amezketarra, Kalabaza tripontzia edota Lazkao txiki euskaldunon oroimenean dauden lanak dira. Ekarpen aparta egin zion euskal zinemagintzari, eta oso galera handia da euskal kulturarentzat”, adierazi du Zupiria sailburuak.