Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioan filmak aurkezteko epea zabalik

Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioan filmak aurkezteko epea zabalik

2017 Martxoa 20

Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioan filmak aurkezteko epea zabalik dago jada. Zazpi hilabeteko epe barruan, irailaren 30era arte, inskribatu daitezke lanak, abenduaren 8tik 17ra egingo den BMFF-ari begira.

2015ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan. Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia... 

Ekoiztetxe, zuzendari eta egileek aintzat hartu beharreko arauak BBFF atarian daude, izen-ematea atalean. 

Kartel lehiaketa  10. Bilbao Mendi Film Festivalerako kartela CVCEPHOTO nazioarteko mendi jardueren argazkilaritza lehiaketara aurkezten diren lanen artetik hautatuko da. Club Vasco de Camping Elkarteak sustatzen duen lehiaketak bere hirugarren edizioan 'BILBAO MENDI FILM FESTIVAL KARTELA Saria' sortu du hartarako. 600€ jasoko ditu obra irabazleak eta BMFF kartel ofizialeko irudia izango da.

Lanak aurkezteko epea gainean daukagu, martxoaren 31ean amaituko da. Jarraian dagoen loturan aurkituko dituzu arauak.