Irungo Oiasso Erromatar Museoak Bidasoako XIV. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa aurkezten du, Irungo Udalak antolatuta. 2014ko Azaroaren 14an eta 22en artean izango da; helburua da jendeari arkeologia ezagutzera ematea, arkeologoek egindako lanen ondorioz prestatu diren ikus-entzunezko lanen bidez eta lan horien sustapena eta dibulgazioa ziurtatuz.
Lanak Donostiako Aquariumean, irungo Amaia Kultur Zentroan eta Ficoba auditorioan ikusi ahal izango dira.