Berlinale 2017-Basque Audiovisual

Berlinale 2017-Basque Audiovisual

2016 Abendua 19

Datorren ostiralean, abenduaren 23an, amaituko da izena emateko epea

Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 14. edizioan Europa Film Marketen Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) standean Euskadik lekua izango du, azken edizioan bezala standa izango baitu bertan. Nazioarteko Zinema Jaialdia 2017ko otsailaren 12tik 14ra ospatuko da, eta standa Euskal Autonomia Erkidegoko sektoreko profesionalentzat Standa egongo da erabilgarri.

Stand-a eta matchmaker-a

Standean grapenean eta/edo ekoizpenean dauden eta 2016. urte honetan estreinatu diren proiektu zinematografikoen katalogoa banatuko da. Bestalde, Euskadiko eta nazioarteko profesionalen artean networkig-a bultzatzen jarraitu eta Berlinalen izango den partaidetzari ahalik eta probetxu handiena atera nahian, jaialdirako akreditatutako profesionalen artean harremanak errazteko matchmaker bat jarriko da.

Hori horrela ekoizleei beren proiektuak katalogoan gehitu ahal izateko eta Europa Film Marketera joango diren baieztatzeko deialdia luzatzen zaie. Baieztapena berlinale@zineuskadi.eu helbide elektronikoan egin beharko da datorren ostirala, abenduak 23a, baino lehen.