Bestalde, Euskadiko eta nazioarteko profesionalen artean networking-a bultzatzen jarraitu eta Berlinalen izango duten partaidetzari ahalik eta probetxu handiena atera ahal izateko, jaialdirako akreditatutako profesionalen artean harremanak errazteko matchmaker bat jarriko da eskuragarri.
EFMn parte hartzen duten euskal enpresek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza jaso ahal izango dute bidaia, ostatu, eta akreditazio gastuei aurre egiteko (gehienez 1.000€). Nazioarteko Ikusentzunezko Azoketarako diru-laguntzak eskatu beharko dira horretarako 2018an. Deialdi hau 2018ko ekainean argitaratuko da eta irailera arteko epea egongo da eskaerak aurkezteko. Baldintza bakarrak dira ikusentzunezko enpresa edo autonomo gisa IAEn altan egotea eta EAEn egoitza soziala izatea. NFE eta Iparraldeko Herri Elkargoan egoitza soziala duten enpresek ere eskatu ditzakete laguntzak, euskarazko proiektuak lantzen badituzte.
Informazio gehiago hemen: berlinale@zineuskadi.eu
.jpg)
