Garapenean eta/edo ekoizpenean dauden eta 2017. urtean estreinatutako proiektu zinematografikoen katalogoa banatuko da standean. Bestalde, Euskadiko eta nazioarteko profesionalen arteko networking-a bultzatzen jarraitzeko eta Euskadiko enpresak Berlinale ekimenean duten partaidetzari etekinik handiena ateratzeko asmoz, jaialdira joateko akreditazioa eskuratu duten profesionalen artean harremanak errazteko matchmaker bat egongo da.
EFMn parte hartuko duten Euskadiko enpresek Etxepare Euskal Institutuak emandako laguntza jaso ahal izango dute bidaiako, ostatuko eta akreditazioko gastuak estaltzeko (gehienez 1.000 euro) 2018ko Ikus-entzunezkoen Nazioarteko Merkatuetan Parte Hartzeko Diru-laguntzei esker.Deialdia 2018ko ekainean argitaratuko dute eta eskaerak aurkezteko epea irailean amaituko da.Horretarako baldintza bakarrak honako hauek izango dira: ikus-entzunezkoen enpresa edo autonomo gisa Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda egotea eta egoitza soziala EAEn kokatuta izatea.Merkaturatzen diren proiektuak euskaraz daudenean ere eska dezakete diru-laguntza egoitza soziala Nafarroako Foru Komunitatean edo Iparraldeko Mankomunitatean duten enpresek.
EFMren aurreko edizioan, 26 proiektuko katalogoa eraman zuten eta haietako gehienak garapen-fasean daude gaur egun.Zehazki, hamabi dokumental, fikziozko bederatzi film eta animazioko bost film dira.Iaz estreinatutako batzuk dira honako hauek: "El ataúd de cristal"; "Gutik zura"; "Pixi Post eta opari-emaileak"; "Acantilado"; "Pikadero"; "Teresa eta galtzagorri" eta "Central Africa's closed eyelids".
