Hilabetea bukatu aurretik zortzi udalerritan estreinatuko da
Ballerina filma duela bi aste estreinatu zen. Lehen proiekzio arrakastatsu horiek ez dute etenik, ordea, eta pelikula bigarren fase batean murgildu da, Euskal Herriko txoko ezberdinak bisitatuz. Datozen egunetan, lehen aldiz, iritsiko da filma Ermura, Altsasura eta Tolosara, Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. Igandean egingo du geldialdia Bizkaian, eta astelehenean Gipuzkoan eta Nafarroan.
Emanaldi horien ostean beste zenbait udalerri ere bisitatuko ditu hilabetea amaitu aurretik, Gernika, Zumarraga, Azpeitia, Oñati eta Orozko.
Eguna | Aretoa | Udalerria |
12 | Ermua antzokia | Ermua |
13 | Iortia | Altsasu |
13 | Leidor | Tolosa |
18-19 | Zelai Aristi | Zumarraga |
25-26 | Oñatiko | Oñati |
26 | Donibane | Orozko |