‘Baba Yaga eta sorginkerien liburua’ filma bihar estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film errusiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.
Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun hirugarren lana da. Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.
Sinopsia
Maitagarrien ipuinen erresuma batean, txabola txiki batean, urmael baten ondoan, Baba Yaga sorgina bizi da, bere katu asmatzailearekin eta iratxo alai batzuekin batera. Yaga bere botere magikoak hobetzen saiatuko da, baina profesional batek bezala araoak egiteko bere sorgin-liburua behar du, duela urte asko Belladonna azti gaiztoak lapurtutakoa. Egun batean, Safir printzesaren ustekabeko bisita batek bere etsaiaz mendekatzeko aukera emango dio Yagari.
Hauek dira ostiralean filma proiektatuko duten zinema-aretoak: Cines Gorbeia (Gasteiz), Florida Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria) eta SADE Antiguo Berri (Donostia).
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: ‘Chirp, Honey Hillseko ikertzailea’, ‘Ninja a cuadros: el origen’ eta ‘Tafiti’, besteak beste.
