Aste osoan barrena tailerrak eta hitzaldiak izango dira, moda, diseinua, arkitektura, artisautza, ikus-entzunezkoak, komunikazioa, eduki digitalak, barnealdeen diseinua eta bideo-jokoak hizpide hartuta.
Bilbao Bizkaia D Week jardunaldia egiteko, Bilbao Bizkaia Design Council Kontseiluko kide guztiak batera aritu dira lanean, besteak beste, Azkuna Zentroa. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu dute ekimena, eta industria sortzaileen inguruko erakunde eta eragile gehienek bat egin dute harekin.
Informazio gehiago esteka honetan.